BILDUMA HIZTEGIA

agression sexuelle (fr)

Indarkeria



Norbaitek, adostasunik gabe, beste pertsona baten sexu-askatasunaren aurka atentatzean datzan delitua; adostua izateko, beste pertsonak libreki adierazi behar du sexu-harremanak izateko nahia, zalantzarako tarterik uzten ez duten ekintzen bidez. Kasu orotan, sexu-erasotzat hartuko dira indarkeria edo larderia erabiliz egindako ekintzak, nagusitasun-egoera batez edo biktimaren zaurgarritasun-egoeraz abusatuta egindakoak eta biktimak zernahi arrazoirengatik bere borondatea baliogabetua duen kasuak, betiere ekintza horiek bortxaketa ez badira. (Iturria: Espainiako Zigor Kodeko 178. artikulua)

OHARRA: Espainiako 10/2022 Lege Organikoak bertan behera utzi zuen sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren arteko bereizketa; gaur egun, adostasunik gabeko edozein sexu-ekintza sexu-erasotzat hartzen da, indarkeriaren edo larderiaren erabilera kontuan hartu gabe. Aldaketa hori mugimendu feministaren urte luzetako borrokaren emaitza izan zen, behin eta berriro exijitu baitzuen adostasunik eza izan zedila sexu-askatasunerako eskubidea babesteko elementu nagusia.



Hiztegi-unitateak